5. arauak dakar ni pertsona-izenordain arruntaren deklinabide-kasuak nola osatzen diren euskara batuan. Ordura arteko ohitura bikoitza apurtu zuen arauak: aurrerantzean, nire, niri, niretzat... moldea aukeratu zen baturako, nere, neri, neretzat... moldearen kaltean. Egokiak dira, orobat, euskara batuan, ene, eni, enetzat, enekin, enegana... eta gisakoak ere, maila jasoan bederen.