38. arauan («Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak») eta 53.ean («Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak») daude jasota. Hona hemen batzuk: aleman, arabiera, daniera (danes), errusiera, espainiera/gaztelania, frantses, gaelera/gaeliko, galego/galiziera (gallego), greko/greziera (grekera, gerkera), hebreera (hebraiera), ingeles (ingles), italiera, japoniera, katalan, kitxua, portuges, etab. Hizkuntza-izen asko -era atzizkiaz osatzen dira euskaraz , baina ez denak. Arauan ez ezik, Euskaltzaindiaren Hiztegian ere ageri dira hizkuntza horien guztien izenak. ; ; ; ; ;
Hiru ohar:
- Aipaturiko hizkuntza-izen eta gentilizio zenbaitek izen bera dutelarik (aleman, frantses, ingeles...), erraz da errakuntza egitea -era atzizkiaren aldera lerratzeagatik; ez dira zuzenak forma hauek: alemanera (aleman), frantsesera (frantses), ingelera (ingeles), gaskoiera (gaskoi), katalanera (katalan), etruskera (etrusko)...
- Zenbait hizkuntzak, goiko zerrendan ikus daitekeenez, bi forma edo gehiago onartzen dituzte: espainiera/gaztelania/gaztelera, gaelera/gaeliko, galego/galiziera, greko/greziera, etab.
- Euskara (euskera, eskuara) eta erdara (erdera) dira baturako onarturiko aldaerak. ;