Euskalkien arabera, hiru moduak ageri dira Euskaltzaindiaren Hiztegian (eta Orotariko Euskal Hiztegian), eta hirurak dira egokiak, euskara estandarrerako Euskaltzaindiak ez baitu ezer esan. Mezan eskatzen duguna. Hogeita sei urtean ez naiz mezatan izan. Mezetan daude denak. [EH]
Gertakari bera daukagu beste kasuetan ere: mezatik, mezetatik, mezatatik / mezara(t), mezetara, mezatara... ;
EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (244).