Euskalkien lantaldearen eginkizun nagusia da euskalkien ekarria aztertzen jarraitzea, Euskaltzaindiaren Hiztegia osatzeko.
Lantaldea "Euskalkietatik euskara batura: nola osatu Euskaltzaindiaren Hiztegia (EH)" lan-egitasmoa (EUSK-EH) lantzen ari da.
2021. urtera arte honako hitz-zerrenda hauek aztertu ditu:
- Sakana eskualdeko (Nafarroa) ekarria.
- Labayru Hiztegia.
2021-2024 aldian eginkizun izanen dira Nafarroako gainerako eskualdeetako hitz-zerrendak, Ipar Euskal Herrikoak eta Gipuzkoakoak.
Horretaz gainera, "Adierazpena. Euskalkien erabileraz irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan" izeneko 137. araua berrikusi nahi da.