Euskera ikerketa aldizkariaren aurrekari gisa, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala izan da 1920. urtetik 2022ra bitartean. 2023tik aurrera bi argitalpen mota dira: batetik, Euskera ikerketa aldizkaria eta bestetik, Euskaltzaindiaren buletina. Azken honek Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen ditu eta modu elektronikoan argitaratzen da urtea bukatu eta hurrengo sei-hilabetekoan.
Honako hauek dira argitaratzen diren Euskaltzaindiaren bizitza akademikoaren atalak: ekitaldi nagusiak (sarrera-hitzaldiak, biltzarrak, jardunaldiak, hilberri-txostenak,...), batzar-agiriak, arauak, adierazpenak, irizpenak eta txostenak, eta urteko osoko kronika akademiko laburra.
Parte hartzaileak
Zuzendaria:
Euskaltzainburua
Kideak:
- Arejita, Adolfo
- Coyos, Jean-Baptiste "Battittu"
- Lakarra, Joseba
- Sagarna, Andoni
- Salaberri, Patxi
- Toledo, Ana
- Zalbide, Mikel
Aholkulariak:
Kudeatzailea eta idazkariordea
Kudeaketa teknikoa:
Argitalpen eragilea eta Egitasmoen bateragilea