Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) Batzordeak hauexek ditu helburu nagusi:
- EBE argitalpena —digitala zein paperezkoa— etengabe eguneratzea eta, behar denean, egokitzea edota zuzentzea.
- Jagonet eta Euskara Eskuz Esku (EEE) zerbitzuen talde berreslearen lana egitea.
- Hurrengo urteetan, Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) formulatzea.
Batzorde ahaldundu gisa, orain arteko arauak, irizpideak eta gomendioak bilduz jardungo du eta azken aldiotan sortu diren premia berriei irtenbideak ematen ahaleginduko da, dela preskripzioaren bidetik, dela irizpide nahiz gomendioen ildotik.