2023ko 'Ahots baten' sormen-egonaldia (laburpen-bideoa)
- Gabonetako oporraldian, abenduaren 26tik 30era, euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartu, beraien arteko harreman-sareak ehundu eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko bilgune izan da Beizamako aterpetxea, 'Ahots baten' sormen-egonaldiari esker.
- Guztira Euskal Herriko 32 gazte bildu dira Beizaman, eta Amaia Elizagoienek, Aner Peritzek, Itziar Telletxeak eta Oihana Aranak osatu dute antolaketa taldea. Artista gonbidatuak ere ez dira izan nola-nahikoak: hain zuzen, Nerea Ibarzabal, Julio Soto, Oier Zuñiga, Bea Egizabal, Gaizka Sarasola eta Martxel Rodriguez.
- Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren eskutik antolatzen du 'Ahots baten', Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen laguntzaz.
- Laburpen-bideoa: https://labur.eus/ibIXL
Idatzi iruzkina