Hona hemen bideoan agertzen diren ikerlanen eta beraien egileen zerrenda: Pulunpa (e)ta Xin! Erdal jatorria duten ikasleentzako harrera- eta murgiltze-plana (Odei Guirado); Adierazkortasuna lantzeko proposamen didaktikoa: imitazio jolasak (Iñigo Otaegi); Kode-alternantziaren erabilera eta jarrera euskaldunengan (Mikel Pérez); Hizkuntza nahasmenduaren aztarna bila euskaraz (Ainhoa Leyaristi); Iruñerriko gazteen hizkera (Audrey Serrano); Beasaingo gazte-hizkera aztergai: testuinguruaren eragina kode-alternantzian (Maddi Aiestaran); Ergatiboaren erabilera euskara-gaztelania kode-alternantzian (Endika Uriarte); Aldude-Urepeleko mintzoa (Oier Urreizti); Adinaren araberako bariazio lexikoa Imozko hizkeran (Alazne Fernandez de Muniain).
Mintzola mintegia (I)
- Euskaltzaindiak bultzatzen duen Mintzola egitasmoaren eskutik, 2022an eta 2023an saritutako gradu eta master amaierako 8 lan eta ikerketa lan monografiko bat aurkeztu ziren urriaren 18an Donostian, Akademiaren Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Horrez gain, beste erakunde batzuekin elkarlanean ondutako beste hiru ikerketa ere aurkeztu dira.
- Bideoa (I): https://labur.eus/SE5qW
Idatzi iruzkina