IRAILEKOAK poesia-jaialdia (laburpen-bideoa)
- Euskaltzaindiak poesiari lotutako jaialdia antolatu du Lekeition, Udalaren babesarekin. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izan da IRAILEKOAK, eta jaialdiaren bitartez euskal poeten lana gizarteratu nahi izan da, bai hitzaldien bidez, bai irakurraldien eta errezitaldien bidez. Halaber, beste bazter batzuetako poetek ere parte hartu dute. Horren haritik, katalanez idatzitako poesia garaikideko bi ahots esanguratsu izan dira Lekeition: Antònia Vicens eta Mireia Calafell.
- Laburpen-bideoa, hemen: https://labur.eus/mjqK8
Idatzi iruzkina