Euskaltzaindiaren Hiztegiari buruzko 4 tutorial ondu ditu Euskararen Akademiak eta bere Youtubeko atarian eskegi ditu. Honako hau da laugarrena eta azkena.
Tutorialen helburua Euskaltzaindiaren Hiztegiari probetxua ateratzen ikastea da. Hiztegira jotzen dugunean, hitz baten esanahia zein den jakitearekin konformatzen gara, baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak askoz informazio aberatsagoa eskaintzen du.