Jose Maria Rementeria Etxebarrian (Bizkaia) jaio zen, 1940ko apirilaren 23an. Teologian eta Katekesian diplomaduna (Salamancako Unibertsitate Pontifikala), apaiza, Euskal Elizbarruti arteko Katekesi eta Liturgia batzordean lankide izan zen, eta Elizen arteko Bibliaren itzultzaile taldeko kide ere bai.
Nabarmentzekoak dira itzultzaile bezala Rementeriak eginiko lanak, bereziki Elizen Arteko Biblia egitasmo erraldoian. Bere lan bat aipatzekotan, Euskarazko dotrinak: Kristau Katekesia Trentoko Kontziliotik Vatikanoko II. Kontziliora (1545-1962) aipatu behar da. 2018an Labayru Fundazioak argitaratu zuen ikerlan argigarri eta garrantzitsu hau, BBK Fundazioaren laguntzaz.
Ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak 2018ko apirilaren 27an.
Hona hemen Rementeriaren edozenbat idazlan:
- Jesusen jarraitzaile gure bizitzan / Iruñe eta Tuteara, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Katekesi Idazkaritzak [itzul. elkarlanean] (1990)
- Jesusen jarraitzaile elkarte barruan / Iruñe eta Tuteara, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Katekesi Idazkaritzak [itzul. elkarlanean] (1998)
- Euskarazko dotrinak : Kristau Katekesia Trentoko Kontziliotik Vatikanoko II. Kontziliora (1545-1962) I. Bizkaieraz (2018)