Ezkio-Itsason (Gipuzkoa) jaio zen, 1945eko uztailaren 13an. Filosofia eta Letretan lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea). Kontseiluaren idazkari nagusia izan zen urte luzez. Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 1975eko ekainaren 27an, eta ohorezko 2021eko azaroaren 26an.
Euskaltzaindian edozenbat batzordetan jardun zuen: Gramatika (1976), Alfabetatzea (1979), Elebitasuna (1979), Irakaslegoa (1978-1983), Hiztegigintza (1987-1989), Exonomastika (1993-1997), Jagon saila (1995-1999) eta Corpusa (1999-2021).