Euskaltzaindiaren webgunearen hizkuntza-baliabideak azaltzeko ikastaroa Baionan
- Urriaren 4an izanen da (09:00-13:00), Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaritzan (15, Paul Bert Plaza, Gaztelu Berria), eta Miriam Urkia, Andres Alberdi eta 'Battittu' Coyos euskaltzain osoek emango dituzte azalpenak.
- Ikastaroan Euskaltzaindiaren webgunea aurkeztuko da eta bertan eskaintzen diren hizkuntza-baliabide nagusiak aztertuko dira: Euskaltzaindiaren Hiztegiaren erabilera, Euskara Batuaren Eskuliburuaren nondik norakoak, Euskara Eskuz Esku tresna, EEE Zalantzen Txokoaren aurkezpena...
- Ikastaroa hizkuntzalari, irakasle, itzultzaile eta kazetariei zuzendua zaie bereziki (gehienez 15 ikasle hartuko dira).
- Izen-ematea HEMEN
Idatzi iruzkina