Euskaltzaindiaren Hiztegiari buruzko 4 tutorial argitaratuko dira ondorengo asteetan Akademiaren Youtubeko atarian. Honako hau da lehena.
Tutorialen helburua Euskaltzaindiaren Hiztegiari probetxua ateratzen ikastea da. Hiztegira jotzen dugunean, hitz baten esanahia zein den jakitearekin konformatzen gara, baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak askoz informazio aberatsagoa eskaintzen du.