Bilbo Zaharra euskaltegiak Miren Agur Meabe idazle eta euskaltzain osoa omenduko du Arriagako irakurraldian
- Ohi duen legez, Bilbo Zaharra euskaltegiak euskal idazle baten lana gogoratu eta hauspotuko du aurten ere. Hala, ekainaren 8rako iragarri duten Klasikoen XIV. irakurraldi jarraitua-n Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat irakurriko da, goizean hasi eta arratsaldera arte luzatuko den ekitaldian.
- Aurretik, Forum jardunaldiak antolatu ditu Bilbo Zaharrak. Ekainaren 6rako, Kristalezko sabaiak apurtuz emanaldia iragarri dute, Josune Muñoz hizkuntzalari eta ikerlariaren eskutik. Ostean, Seroie taldearen emanaldia izango da. Ekainaren 7an, berriz, Miren Agur Meabek Kristalezko begi bat, gaurko literaturaren ikur hitzaldia emango du. Ekitaldi biak 19etan izango dira, Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15 - Bilbo).
Idatzi iruzkina