2023ko LAUTAN HIRU laguntza eman barik utzi du epaimahaiak
- Bi lan aurkeztu dira deialdira, baina epaimahaiak 2023ko LAUTAN HIRU laguntza eman gabe uztea erabaki du, aurkeztutako lanak azterturik. Hala ere, eginiko ahalegina eskertu nahi die parte-hartzaileei, eta 2024ko laguntzaren deialdian parte-hartzera ere gogatzen ditu.
- Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2021ean, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez.
Idatzi iruzkina