Pedro Sancristóval euskaltzain urgazlea hil da
- Araban, euskal kulturaren sustatzaile porrokatua izan da Pedro Sancristóval Murua. Arabako Foru Aldundiko Kultura diputatua izan zen 1999tik 2003ra arte, eta orduko hartan, euskaraz egin zuen karguaren zina. Artium museoaren eta Gasteizko Jazz jaialdiaren sustatzailea ere izan da, eta ospe handia izan du artearen munduan, ez bakarrik Euskal Herrian.
- Usurbilen (Gipuzkoa) jaio zen 1932ko abuztuaren 21ean, eta Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean. Euskaltzain urgazle izendatu zuen Akademiak 1979ko abenduaren 20an, eta Euskaltzaindiaren Ekonomia batzordean jardun zuen 1987tik 1989ra arte.
Idatzi iruzkina