Euskal Herrian egiten den aurreneko aldia da, eta oraingo honetan 30 hizlari inguru bildu dira Euskaltzaindiaren Luis Villasante Ikergunean (Tolare baserria). Hasierako ekitaldian, eta aurreskuaren ostean, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Foru zuzendariak, Christos Claris SILFeko lehendakariordeak eta Jean Baptiste Coyos euskaltzainburuordeak parte hartu dute.
Beste gai batzuen artean, honako hauek jorratuko dira ondoko egunetan: Digitalizazioaren eta teknologia berrien erronka hizkuntzentzat, bereziki hizkuntza gutxituentzat; genero gramatikala eta haren adierazpenak hizkuntzetan ala ez; ordenaren irizpidea sintaxian; adimen artifiziala...