![](/dok/plazaberri/2022/iraila/tafallako_ikastola.jpg)
Tafallako Garcés de los Fayos ikastolan izanen da etzi Euskaltzaindia
- Aurten ere Nafarroako ikastolen aldeko jaiarekin (Nafarroa Oinez) bat eginen du Euskaltzaindiak eta etzi, irailak 23 dituela, Tafallara eginen du bisita, bertako ikastola eta ikasleak ezagutzeko asmoz.
- Goizetik, Tafallako udaletxera iritsiko dira euskaltzainak eta Zuzendaritzaren lan saioaren ondoren udal ordezkariek artatuko dituzte akademikoak. Ondoren, Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkariekin batera, Garcés de los Fayos ikastolara hurbilduko dira ikasleei Akademiaren historia eta jarduna sakonago azaltzeko asmoz.
Idatzi iruzkina