Hainbat testu, itzulpen eta grabazio egin ditu, hala nola Euskal Herriko turismo bulegoarentzat eta Donibane Lohizuneko Musée Grevinentzat. Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen Iruñean, 2021eko azaroaren 26an eginiko Osoko bilkuran, eta diploma 2022ko apirilaren 29an jaso zuen, Baionako herriko etxean eginiko ekitaldian.
Pantxoa Etchegoin-Elissagaray Ipar Euskal Herriko ordezkariorde izendatu du Euskaltzaindiak
- Jean-Baptiste Coyos ordezkariari laguntzeko, bai eta Baionako ordezkaritza bizkortzeko eta indarberritzeko ere, Pantxoa Etchegoin-Elissagaray (Jatsu, Baxenabarre, 1960) euskaltzain urgazlea Ipar Euskal Herriko ordezkariorde izendatzea erabaki du Euskaltzaindiak.
- Pantxoa Ipar Euskal Herriko idazle, antzerkilari eta kultura-eragile ezaguna da. Euskal Kultur Erakundearen zuzendaria izan da 1996tik 2021era arte.
(Argazkian -ezkerretara- Pantxoa Etchegoin, Andres Iñigo euskaltzain osoaren ondoan)
Idatzi iruzkina