Eustasio Etxezarreta Albizturren (Gipuzkoa) jaio zen 1938ko urtarrilaren 28an. Haurtzaroko ikasketak Andoainen egin zituen, eta apaiz-ikasketak Donostiako seminarioan. 1963an, Donostiako elizbarrutiko apaiz egin zen. 1966-70 bitartean, Teologian eta Liturgian lizentziatu zen Erromako San Anselmo Institutuan.
Donostiako elizbarrutian Liturgi Idazkaritzako arduradun eta Liturgi liburuen euskarazko itzulpenaren eta argitalpenaren elizbarruti arteko talde-arduraduna izan da 1970etik. EiTBko Meza Santua emankizunaren elizbarruti arteko arduraduna ere izan daEtxezarreta.
1979an, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta Akademiak omenaldia egin zion 2019an.