Joseba Sarrionandiak euskaltzain urgazlearen diploma jaso du, Akademiak izendatu eta 31 urtera
- Iurretako idazlea Euskaltzaindiaren egoitzan izan da gaur, eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik jaso du diploma. Egoitzako bilkuren aretoa bisitatu ostean, liburu-sorta bat oparitu dio Urrutiak.
- Euskaltzaindiak 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zuen urgazle Sarrionandia, eta orain arte ez du diploma jasotzeko modurik izan.
- Astelehenean, Euskaltzaindiaren egoitzara bueltatuko da idazlea: Bilbo Zaharrak antolatutako Forum-ean parte hartuko du, Pilar Kaltzada eta Aingeru Epaltzarekin batera (19etan).
Idatzi iruzkina