Euskaltzaindiaren liburuak, Bilboko eta Ziburuko azoketan
Euskaltzaindiaren liburuak, Bilboko eta Ziburuko azoketan
Euskaltzaindiak erakusmahaiak jarriko ditu Bilboko Liburu Azokan eta Ziburuko 3. Euskal Liburu eta Disko Azokan. Bilbokoa bihar estreinatuko da eta ekainaren 12ra arte izango da zabalik. Erakusmahaiak Areatzako ingurunean jarriko dira. Ziburukoa, berriz, larunbatean izango da, herriko Pilota plazan.