Euskaltzaindiak Donostiako Gros auzoan hartuko du Korrikaren lekukoa, igande goizez
- Martxoaren 31n abiatu zen 22. Korrika, eta Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren, apirilaren 10ean amaituko da, Donostian. Egun horretan, Miriam Urkia Akademiaren Gipuzkoako ordezkariak Gros auzoko Ategorrieta hiribidean zehar eramango du lekukoa, 12:00etatik aurrera.
- Urtarrilean, AEK-k 22. Korrika aurkeztu zion Euskaltzaindiari.
- (Irudian: Bilboko ikasleek 22. Korrika omendu zuten atzo, Euskaltzaindiaren egoitzaren aurrean).
Idatzi iruzkina