Ttipi-Ttapa Fundazioaren burua izan zen Apezetxea, eta Herria 2000 Eliza erakundeko kide ere bai. Euskal kultura eta etnografiari buruzko liburu ugari idatzi zituen, eta 2004ko azaroaren 26an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.
Besteak beste, lan hauek idatzi ditu: Etxalarko etxeen izenak [elkarlanean] (2009); Etxalarko historiaren zenbait jakingarri (2009), eta Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak (2017).