Euskararen Lekukoak bilduma Koldo Mitxelenaren proposamenez sortu zen. Ondoren, Luis Villasantek txosten bat aurkeztu zuen Osoko bilkura batean, eta onartua izan zen. Hona hemen txostena: Euskara eta euskal literaturaren lekukoak liburu-bilduma sortzeaz : Euskaltzaindiaren agiria : 1978-VI-30.
‘Euskararen lekukoak’ bildumak berariazko atala du Euskaltzaindiaren webgunean
- Euskaltzaindiaren bilduma garrantzitsu bat da Euskararen lekukoak, euskal idazle klasikoen edizio kritikoak biltzen dituena. Besteak beste, honako hauek: Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiaie eta Ioannes Etxeberri Ziburukoaren Manual Devotionezcoa, (Patxi Altunak paratutakoak); Jose Mari Satrustegiren Euskal testu zaharrak; Resurrección María Azkueren Latsibi eleberria (Mirari Alberdik prestatutako edizioa); edo Refranes y Sentencias (Joseba Lakarrak paratua).
- Orain, lan zaharrenen birdigitalizazioa burutu du Euskaltzaindiak. Horrela, lan esanguratsu hauen datuak osatu dira eta obra guztiak daude ikusgai (liburu bakoitzak bere fitxa osoa du); gainera, aurkibidean klik egin daiteke, kontsulta azkartzeko.
- Liburu guztiak PDF formatuan jaitsi daitezke.
Idatzi iruzkina