194. araua argitaratu du Euskaltzaindiak (Artelanen izenak. Pintura, argazkigintza eta eskultura).
191. arauan Historiaurreko eta Antzinaroko artelanak euskaraz adierazteko irizpideak eta adibideak eman ziren, eta 193.ean arkitekturako artelanenak. Haien jarraipen gisa ulertu behar den arau honetan, munduko pinturak eta eskulturaz euskaraz adierazteko irizpide orokor eta xeheak zehaztu ditu Euskaltzaindiak. Artelanaren izendapenaren zer idatzi behar den letra larriz hasita eta zer letra xehez adierazten da arauan, zer letra etzanez eta zer letra zuzenez. Halaber zehazten da zer irizpideren arabera erabakitzen den artelan baten izena euskaratzea edo jatorrizko forma erabiltzea.
Irizpide nagusiak emateaz gainera, mundu osoko pintura eta eskultura ezagunen zerrenda bat ere ematen da arauan, 18 eskulturaz eta 100 pinturaz osatua, eta, euskarazko izendapenaz gainera, gaztelaniazkoa, frantsesezkoa eta ingelesezkoa ere ematen dira.
Exonomastika batzordea