Euskaltzaindiaren 2021eko argitalpenak Durangoko Azokan
- Urtero lez, Euskaltzaindia Durangoko Azokan izango da. Akademiak ez du hutsik egin 56 urtetan.
- Aurten, badago Landakora hurbiltzeko aukera (aurretik erreserba eginez), baina iazko ildoari jarraituz, denda digitala ere prestatu dute antolatzaileek.
- Beraz, Euskaltzaindiak 2021ean argitaratu dituen liburuak eskuratzeko aukera anitz izango dute irakurleek. Tartean, DA!-k sortu duen salmenta-gune digitalean, eta, nola ez, Euskaltzaindiaren beraren webgunean.
- Euskaltzaindiak bi lan aurkeztuko ditu Azokan: abenduaren 6an Antxoka Agirreren Bertsolaritzaren historia soziala: oihartzuna, eragiletza eta gakoak (1823-2018), eta 8an Euskararen Gramatika.
- Hona hemen beste proposamen batzuk:
- Gipuzkoa Antzinaroan: Hizkuntzak eta eremu linguistikoa onomastikaren argitan
- Euskal literatura itzuliaren egitura eta islak
- Jose Ramon Minondo goizuetarraren gutunak (1790-1807)
- Euskararen Literaturaren Historia
- Hizkuntza gutxiagotuak zaindu, euskara jagon
Idatzi iruzkina