Bilkuraren aurretik, egoitzako liburutegia eta batzar-aretoa ezagutzeko aukera izan dute Gil Garcíak eta Oleagak. Horrez gain, Euskaltzaindiaren Ohorezko Liburuan sinatu du Senatuko presidenteak eta, ondoren, euskaltzainburuak hainbat liburu oparitu dizkie bisitariei, besteak beste, Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburuaren edizio bat hainbat hizkuntzatan, Axularren Guero lanaren faksimilea eta Oinarrizko Hiztegi Juridiko-Parlamentarioaren bi ale.
Ander Gil García Espainiako Senatuko presidenteak Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu du
- Espainiako Senatuko presidente batek Euskaltzaindia bisitatzen duen lehen aldia izan da gaurkoa. Txema Oleaga senatariarekin batera izan da Euskaltzaindiaren egoitzan.
- Plaza Barriko eraikinean, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin eta Adolfo Arejita idazkariarekin batzartu dira. Etorkizunean, bi erakundeen arteko elkarlana sustatzeko gogoa erakutsi dute batzuek eta besteek.
Idatzi iruzkina