Euskaltzaindiak Agirre Lehendakariak Azkueri bidalitako gutunaren kopia oparitu dio Iñigo Urkulluri
- Euskaltzaindiak Akademiaren ikurra oparitu dio gaur Iñigo Urkullu Euskadiko Lehendakariari; baita 1936ko uztailaren 3an Jose Antonio Agirre Lehendakariak Akademiaren eginkizuna aitortzeko R. M. Azkue euskaltzainburuari bidalitako gutunaren kopia bat ere.
- 1936ko altxamenduak galarazi zuen agindutako aitortza hura, baina J. A. Agirreren guraria Gernikako Estatutua onartzeaz batera burutu zen, Euskaltzaindia euskararen erakunde arauemaile ofizialtzat aitortu zuelarik.
Idatzi iruzkina