Begoña Zubietak lagapen bat egin dio Azkue Bibliotekari: Jon Casenaveren ‘Zutaz amoroski’ poesia liburua
- Liburua Azkue Biblioteka eta Artxiboan egongo da, haren erreferentzia bertako katalogo publikoan agertuko dela.
- Liburu interesgarria da Zutaz amoroski (Ustela, 1978), batez ere, gaia eta garaiagatik: euskarazko poesia bilduma bat da, baina maitasunezko poemak dira eta nolabaiteko maitasun 'modernoa' transmititzen dute; euskal literaturaren modernizazioaren urrats argia erakusten dute.
- Edizio zaindua da, Jean Marc Lanusse eta Javi Etxenikeren marrazki eder batzuez hornitua. Gainera, egilearen ohar batzuk ditu, hark eskuz eginak.
Idatzi iruzkina