Euskara Batuaren Eskuliburua egoki erabiltzeko saioak
- Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskaltzaindiak ikastaro bi antolatu dituzte azarorako. Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) egoki erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskainiko dira saio hauetan, Andres Alberdi EBEren batzordeko buruaren eskutik.
- Azaroaren 18an (Donostian, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan) eta 25ean (Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan) izanen dira saioak, 17:00etatik 18:30era.
- Dohainik izango dira, baina izena eman behar da azaroaren 12ra bitartean: HEMEN / donostiaordez@euskaltzaindia.eus / 943428050 (EIEko bazkideek izango dute lehentasuna).
Idatzi iruzkina