Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak Bilboko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko urteroko lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, euskal literatura ezagutzera emateko, hizkuntza-aholkularitza eskaintzeko eta euskara Bilbon eta Bilborentzat sustatzeko. Horrela, Euskaltzaindiak Bilbon euskara garatzen eta gizarteratzen laguntzen dio Udalari. Bi erakundeok, gainera, elkarrekin dabiltza Bilbon hizkuntza biziberritzeko eta euskal kultura zabaltzeko hitzaldiak eta kultur-jarduerak antolatzen.
Andres Urrutia euskaltzainburua pozik agertu izan da hitzarmena izenpetu ostean: "Aspaldikoa da elkarlan hau, Akademiarentzat estrategikoa, Bilboko hiriak euskaldun kopuru handia baitauka, handitze n doana urtez urte. Beraz, Euskaltzaindiaren eta Bilboko Udalaren arteko elkarlanaren ezaugarria da hitzarmen hau, Bilbon euskarak duen bizitasuna erakusten duena".