Arturo Campiónen biografia argitaratu du Euskaltzaindiak
- Euskaltzaindiak argitalpen berri bat plazaratu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz: Biografía de Arturo Campión.
- Joxemiel Bidador euskaltzale nafarraren alargunak honako testu hau aurkitu zuen senarraren paperen artean. Esan dezakegu José Agerre euskaltzain osoak Arturo Campióni buruz idatzitako gogoetak direla. Horretara, biografia honek Campiónen lan literarioaren eta jardun politikoaren berri ematen digu.
- Hitzaurrea Sagrario Aleman eta Patxi Zabaleta euskaltzain osoek idatzi dute.
Idatzi iruzkina