Etorkizuneko euskal gizartea irudikatu nahian
- Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak jardunaldi berri bat antolatu dute uztailaren 21erako: Etorkizuneko euskal gizartea: euskara erabiltzeko eremu berriak.
- Mintegi honen bidez hausnarketarako, esperientzien trukerako eta elkarlanerako foro edo gune bat eskaini nahi da, sentsibilitate eta ikuspegi ezberdinak bilduz. Kasu honetan, etorkizuneko euskal gizartea zer-nolakoa izango den ezagutu nahi dugu hainbat ikuspegitatik begiratuta, eta etorkizuneko euskal gizarte horretan euskararen erabilera eremu berriak identifikatu nahi dira, euskararen biziberritze prozesuan kontuan har daitezen.
- Egitarau osoa, HEMEN
- Izen-ematea, hemen: 94 405 64 50 /idazkaritza@sabinoarana.eus
Idatzi iruzkina