La Vasconia peninsular en las fuentes árabes (años 711 - 929)
Egilea: Jesús Lorenzo Espinosa. Sinopsia: Lan honen helburua Baskonia penintsularreko historiari buruz, 711 urtetik 929 urtera bitartean, aurkitu diren testu arabiar guztien bilduma egitea da. Alegia, Al-Andaluseko konkistatik Kordobako Kaliferriaren aldarrikapenera doan garai historikoa.
Janpierra Lexardoarteren bizitzea edo Basabürüaren trajeria
Egilea: Jakes Sarraillet . Sinopsia: Sarrailletek, Janpierra Lexardoarteren bizitzea ardatz harturik, ondu duen pastorala. Lexardoarte oso gertaera garrantzitsuren lekuko eta partaide izan zen: Lehen Mundu Gerra, Zuberoaren odolustea, 1929an izandako munduko krisi ekonomikoa, faxismoaren hedapena eta Bigarren Mundu Gerraren piztea. Gertaera horien guztien ondoren Lexardoartek bere bizitzaren azken hamarkadetan ezagutu zuen gizartea arras desberdina zen, betiko baserri ekonomia ezdeustua izan baitzen.
Le dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak, «othoi çato etchera»
Egilea: Xabier Elosegi . Sinopsia: Elosegik Le Dauphin itsasontziko gutunaz egin duen lana oso interesgarria da. Artxiboetan egin duen lan eskergaren eta bere gogoeten ondorioz, 1757ko gutunak aberastu ditu molde oso ongi antolatu baten; gainera, gutuneria horrek bide ematen du ikerketan sakontzeko eta hedatzeko, euskarak gizartean izan duen tokia eta funtzioa hobeto ezagutzeko. Ipar Euskal Herriko gizartean euskaraz idazten zen? Alfabetatuak ziren XVIII. mendeko Ipar Euskal Herriko euskaldunak? Bide batez, galdera horiei erantzuna eman zaie liburu honetan.