APIRILAREN 23an, Euskaltzaindiko liburuak merkeago
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. 1926an ospatu zen egun hau lehenbiziko aldiz, hiru idazle ospetsuren heriotzaren urteurrena aintzat hartuz, 1616ko apirilaren 23an hil baitziren Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega.
1988tik aurrera UNESCOk bultzatzen duen Liburuaren Egunak irakurzaletasuna sustatzea, industria editoriala bultzatzea eta jabetza intelektuala babestea ditu helburu.
Euskaltzaindiak ekimen horrekin bat egin nahi du. Horregatik, apirilaren 23an, ostegunean, webgunean salgai dauden argitalpenek % 10eko beherapena izango dute eta ez da bidalketa gasturik kobratuko.
Liburuak alarma egoera altxatu ostean banatuko dira.
Idatzi iruzkina