Euskaltzaindiak omenaldia egingo dio bihar euskal diasporari
- Bihar, Euskaltzaindiak harrera beroa egingo die Bilboko bere egoitzan euskal diasporako ordezkariei. Besteak beste, ekitaldian parte-hartuko dute Bingen Zupiria Kultura sailburuak, Maria Angeles Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak; Kate Camino euskal diasporako ordezkariak; eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.
- Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Bilboko Plaza Barrian.
- Ekitaldia zuzenean jarraitzeko:
https://youtu.be/EBcf4xI6uS8 - (Irudian, Kate Camino, euskal diasporaren erreferenteetako bat)
Idatzi iruzkina