Beste behin, arrakastatsua izan da Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraitua.
Hiriko Arriaga Antzokiak hartu du egitasmoa, eta bertan izan dira Euskaltzaindiko kideak: Andres Urrutia, Xabier Kintana, Adolfo Arejita eta Erramun Osa, besteak beste.
Anjel Lertxundi idazle eta euskaltzain urgazlearen Otto Pette omendu nahi izan dute aldi honetan Bilbo Zaharra euskaltegiko arduradunek, eta 400 ahotsetara irakurri da maisulana, goizetik hasi eta iluntzeraino.