Txomin Solabarrieta ohorezko euskaltzaina hil da
- 91 urte zituela zendu da Solabarrieta, Begoñan (Bilbon). Ondarroan (Bizkaia) jaio zen, 1927an. Abade egin ondoren, euskararen sustatzailea izan zen Solabarrieta Bizkaiko parrokietan, eta elizbarrutiko itzultzaile ofiziala ere bai. Adorez taldeko kide, hamabost hiztegiren argitalpenean parte hartu zuen. Aparteko lana egin izan du ondarroarrak itsas munduko lexikoa taiutzen, sinonimoak aukeratzen nahiz egokitzen, eta, batez ere, Aditz Hiztegirako milaka esaldi prestatzen.
- Ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak 2018ko apirilaren 27an.
- Zenbait idazlan: Sinonimoen hiztegia [elkarlanean] (1984); Adorez hiztegiak: euskara-gaztelania = castellano-vasco [elkarlanean] (2009); Eskola hiztegia: oinarrizko hiztegia [elkarlanean] (2013).
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Giza-testigantza egokia eman du Txominek, fedea eta euskara uztartuz. Euskara bizia jasotzeko gogoa zeukan, Hiztegigintzaren bidez dotore egin zuena".
- Hileta-elizkizuna apirilaren 24an izango da, Begoñako baselizan (Bilbo), 19:00etan.
Idatzi iruzkina