Paskual Rekalde euskaltzain urgazleak eta Mikel Gorrotxategi Onomastika arduradunak lagunduta ezagutu du Hassan Akioudek Plaza Barriko eraikina. Horrekin batera, Toponimiari buruzko normalizazioaz galdegitera etorri da: atal horretan Euskaltzaindiak zer egiten duen, izenak arautzeko nolako irizpideak erabiltzen dituen, leku batek izen bat baino gehiago duenean zer egin behar den...
Amazigera eta euskara, elkarlanean
-Hassan Akioud Amazigera Kulturaren Institutuko kideak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza bisitatu du, gaur.
-Amazigera Marokon, Aljerian eta Afrika Iparraldeko beste hainbat herrialdetan mintzatzen diren hizkuntzek osatzen duten hizkuntza multzoa da.
Idatzi iruzkina