Materraren 'Do(c)trina Christiana', 'Euskal Elkargoaren sortzea' eta 'Erlea-11', Bilboko 48. Liburu Azokan
Urtero legez, udaberriko Liburu Azoka hartuko du Bilboko erdiguneak, bihartik hasi eta ekainaren 10era bitartean. Guztira, 55 erakuslek eman dute izena, eta 48. ahalegin honetan ere Euskaltzaindiak bere erakusleiho propioa izanen du, 31.a.
Hona hemen bihartik aurrera irakurleek Areetako plazan aurkituko dituzten lanen zerrenda labur bat:
- 'Esteve Materraren Do(c)trina Christiana. 1617 & 1623'.
- 'Sociedad y Lengua vasca en los siglos XVII y XVIII'.
- 'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'.
- 'Erlea-11'.
- 'Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982'.
- 'Euskal literaturaren antologia. Testuak eta argibideak'.
- 'Toponimia de Vitoria VI - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'.