Sagrario Aleman euskaltzain nafarra, Vianako Printzea sarirako hautagai
ultura Kontseiluak proposatu du 2018ko aldirako, besteak beste, urte luzez helduen euskalduntzean eginiko lanagatik. Sagrario Aleman Etxalekun (Nafarroa) jaio zen, 1952ko martxoaren 5ean. Farmazian lizentziaduna, Iruñeko Arturo Campion Euskaltegiko zuzendaria izan da 1982tik 1917ra bitarte. Euskaltzain urgazle izendatua 2006ko maiatzaren 26an eta oso 2007ko ekainaren 1ean. 'Berdetik horira' izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Etxalekun, 2008ko maiatzaren 31n.
Euskaltzaindian, 2012tik erakundearen diruzain gisa dituen ardurez gain, bereziki Sustapen batzordean garatu du bere lana 2007tik; gaur egun batzorde horretako buru dela. Ezaguna da berak 1990ean idatzitako 'Alfabetatzea Euskal Herrian: (1960-1990): kronika laburra' (Elkarlanean) liburua.
Idatzi iruzkina