Joan Mari Torrealdai euskaltzain emeritua omenduko dute EHUko Uda Ikastaroetan
EHUko Uda Ikastaroetan 'Zentsura eta Literatura: Memoria Eztabaidatuak' Nazioarteko Biltzarra antolatu dute. Ekainaren 21ean eta 22an egingo dira bi jardunaldiak, eta Frankismoaren errepresio estrategien artean gutxien aztertu izan denetako bati heltzea da kongresuaren xedea: hots, zentsurari.
Honen berezitasunak aztertzea da helburu nagusia; azken ikerketen inguruko hausnarketa egitea eta zentsurak izan zituen aldi ezberdinak azaltzea, diktadorea hil osteko urteetan ere, euskal kasuan zein arlo iberiarrean.
Gainera, biltzarrean bertan Joan Mari Torrealdai euskaltzain emeritua omenduko dute, euskal liburugintzaren zentsura aztertzeko egin duen lanagatik. Ez da omendu bakarra izango: 'Debekatuak baina ez ahaztuak' erakusketa ere antolatuko baitute, Alfonso Sastreri gorazarrea eginez.