Otsailean 80.968 bisita izan ditu Euskaltzaindiaren atari digitalak
Euskaltzaindiaren atari digitalak (www.euskaltzaindia.eus) 80.968 bisita jaso ditu otsailean (2017an baino 811 gehiago), eta bistaratzeak, guztira, 368.912 izan dira.
Azken bi urteetako joerari jarraituz, 2018ko hasiera honetan ere Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da gehien kontsultatu den edukia: 140.572 bistaratze izan ditu; ondotik, Euskal Onomastikaren Datutegia (74.367) eta Orotariko Euskal Hiztegia (57.068).
Idatzi iruzkina