Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abbadia saria, Ibon Sarasolarentzat
Abenduaren 1ean egingo dute saria emateko ekitaldia, 19:00etan, foru jauregian.
Ibon Sarasola hizkuntzalari eta euskaltzainak jasoko du aurtengo Abbadia saria. Aho batez hautatu dute, "euskara batuaren sorrera bultzatu zuen taldearen oinordeko" dela azpimarratuz. Horrez gain, epaimahaikoek nabarmendu dute "euskarari egin dion ekarpena, bereziki hiztegigintza eta lexikografiaren ikuspegitik".
Ibon Sarasola EHUko letren fakultatean Euskal Filologiako katedraduna da, eta euskaltzain osoa 1988tik aurrera. Hiztegigintzan eta lexikografian jardun du bereziki. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian (OEH) eta Hiztegi Batuan aritu da, besteak beste, eta gaur egun EHUren Euskara Institutuko kidea da.