Eusko Legebiltzarraren egoitzan eginiko agerraldian, dokumentu berria izenpetzeaz gain, ohiko opari trukaketa egin zen. Bertan, Euskaltzaindiak Ramos Uranga artistaren irudi batean oinarritutako David Abajoren eskultura bat eskaini zion Bakartxo Tejeriari, eta, ordainez, Legebiltzarreko lehendakariak Betolazaren doktrinaren faksimile-edizioa oparitu zion Akademiari. Gainera, faksimil horren lehen alea da Euskaltzaindiak jaso duena.
'Baya libradu guaiguiçuz gach gustiric'
Ostiralean, Joan Perez Betolazaren doktrinaren faksimile-edizioa oparitu zion Eusko Legebiltzarrak Euskaltzaindiari. 1596an argitaratu zen, Bilbon, eta euskaraz daukagun doktrina zaharrena da.
Egun berean, hitzarmen akordio berria sinatu zuten bi erakundeek, 2011n abiatutako bideari jarraipena emanez.
Idatzi iruzkina