Gaur goizean, Nafarroako Parlamentuak aurrera atera du euskararen legearen aldaketa Erabaki honekin 44 herri pasatuko dira eremu ez-euskaldunetik mistora, eta bat mistotik euskaldunera. Guztira, 40.000 herritarri eragingo die aldaketak. Albistearen harira, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak adierazi du euskararen aldeko berri ona dela, "ezbairik gabe". Izan ere, 18/86ko Vascuenceren Foru legea hobetzen duten hiru aldaketa onartu dira. Alde batetik, lege hark Eremu Ez Euskaldunean kokatu zituen 44 udalerri, orain Eremu Mistokoak izanen dira. Beste aldetik, lege hark Eremu Mistoan jarri zuen Atetz udalerria, Eremu Euskaldunekoa izanen da. Azkenik, eduki horietaz gain, legearen izendapena bera aldatu da, 'Vascuenceren' legea izatetik 'Euskararen' legea izatera pasatu baita, dagokion izenez izendatua izatera, alegia.
“Azpimarratzekoa da aldaketa hau egiteko izandako prozesua, Parlamentuak ez baitu ezer inposatu, udalerri horiek guztiek banan-banan eskatutakoari erantzuna eman baizik. Eta eskaera horien azpian ikusten dena da Nafarroan pixkanaka-pixkanaka sendoagoa izaten ari dela euskararen aldeko jarrera eta, horrekin batera, egungo Parlamentuko gehiengoak jakin izan duela herritarren nahia errespetatzen eta bideratzen”, esan du euskaltzainak, eta nabarmendu du garrantzitsua dela hartutako erabakia “eta itxaropentsua”, aldi berean, aurrerapausoa den aldetik “Nafarroan euskarari dagokion errespetua aitortzeko eta euskararen normalizaziorako falta den bide luzean, bere erabilera sustatu eta indartzen joateko”
“Nafarroan pixkanaka-pixkanaka sendoagoa izaten ari da euskararen aldeko jarrera”
Gaur goizean, Nafarroako Parlamentuak aurrera atera du euskararen legearen aldaketa. Erabaki honekin 44 herri pasatuko dira eremu ez-euskaldunetik mistora, eta bat mistotik euskaldunera. Guztira, 40.000 herritarri eragingo die aldaketak.
Zentzu honetan, Andres iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak adierazi du Parlamentuak ez duela "ezer inposatu, udalerri horiek guztiek banan-banan eskatutakoari erantzuna eman baizik".
Idatzi iruzkina