Azkue, Aresti edo Manu Etxebarriaren lanak, Bilboko Liburu Azokan
Euskaltzaindia Bilboko Liburu Azokan egongo da, bihartik hasi eta ekainaren 11 bitarte. Azoka honetan, liburu guztiek izango dute deskontua: %10ekoa, hain zuzen.
Hona hemen Akademiak salgai jarriko dituen lanetako batzuk: 'Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bigarren argitaraldia'; 'Euskararen Historia Soziala lantzeko eredu metodologikoa'; 'Piarres Larzabalen antzerkigintza (1950-1982)'; 'Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II'; 'Euskal literaturaren Antologia 1. Erdi Arotik Errenazimentura'; edo Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri'-ren edizio berrikusia.
Idatzi iruzkina