Jabier Kaltzakorta: "Kopla genero laburra da, baina bizia"
Jabier Kaltzakorta literatura irakaslea eta euskaltzaina elkarrizketatu du Juanra Madariaga kazetariak, maiatzeko 'Bilbao' hilekarian.
Kopla zaharrei buruz hitz egin du bertan ikertzaile markinarrak. "Kopla genero laburra da, baina bizia, ironikoa, esan-indar handikoa. Gure asabetako askok, nik uste, elkar ezagutuko zuten kopla horiek dantzatuz", esan du 'Bilbao'n Kaltzakortak.
Gai honen inguruan, eta besteak beste, Dantza-kopla zaharrak (Labayru, 2007) eta Gernikako kopladia, Julio Bareñoren kopla-bilduma (Euskararen Iker Atalak, 2014) lanak argitaratu ditu Kaltzakortak.
<hr id="sys
Idatzi iruzkina